Berriak

RSS-2.0

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Elena Zabaleta Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakariari eta Josu Reparaz zuzendariari harrera eginen die astearte honetan, irailak 28.

 

Bilkura 12:00etan izanen da lehendakaritza bulegoan.

[2021/09/27]

"Garapena, integrazioa eta herritarren ongizatea hobetzeko" mugaz gaindiko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du Unai Hualdek

[2021/09/24]

EH Bilduren interpelazio bati erantzun dio, zeinak atzerapausuak ikusten dituen “eskuin erreakzionarioenak sustatutako diskurtso eta ekintza homofoboen gehikuntzarekin" batera

[2021/09/23]

Nafarroako Parlamentuak eta Eusko Ikaskuntzak elkarlanean antolatuta, trukerako eta hausnarketarako gune bat izan nahi du, mugaz gaindiko gaiari buruz Europako testuinguruan eta gure errealitate hurbilenean inspiratzen diren esperientzietara hurbilduz

[2021/09/23]

Geroa Bairen interpelazio bati erantzun dio, zeinak hitzarmena indartu nahi duen “autogobernuaren arrakastaren eta politika publikoen garapenaren giltzarri” dela ulertzen baitu

[2021/09/23]

Parlamentuak erakunde eta taldeen lana aitortzen du eta berdintasuna, errespetua eta pertsonen duintasuna eta giza eskubideak aintzat hartzen dituen gizarte-eredu bat aldezten du

[2021/09/22]

Minbiziaren albo-ondorioak arintzeko protokolo bat eskatzen duen Adanoren aldarrikapenarekin bat egin du Parlamentuak

[2021/09/22]

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du asteazken honetan, irailaren 22an, ADANO-Nafarroan Minbizia duten Haurrei Laguntzeko Elkartearekin batera, egiten ari diren kanpainei ikusgaitasuna emate aldera.

 

Ekitaldia Parlamentuaren atalondoan ospatuko da 12:00etan, eta bertan Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak, Olaia Juárez ADANOko lehendakariak eta Oier Murillo ADANOko kideak parte hartuko dute.

[2021/09/21]

Jasangarritasunean oinarritutako ikuspegi aldaketa batproposatzen zen, biodibertsitatearen galera, baliabide naturalen agortzea, ekoizle txikien desagerpena eta klima-aldaketa iraultzeko

[2021/09/21]

Navarra Sumaren asmoa zen abeltzainaren eta eroslearen artean hitzartutako prezioak benetako ekoizpen-kostuak estaltzea, salmentak galeretara orokortu ez daitezen

[2021/09/21]