Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Irailak 23

‘Mugako espazioak: Europako aukera- eta bizikidetza- lurraldeak’ izeneko jardunaldia ospatuko da ostiral honetan Parlamentuan

Nafarroako Parlamentuak eta Eusko Ikaskuntzak elkarlanean antolatuta, trukerako eta hausnarketarako gune bat izan nahi du, mugaz gaindiko gaiari buruz Europako testuinguruan eta gure errealitate hurbilenean inspiratzen diren esperientzietara hurbilduz

Nafarroako Parlamentuak eta Eusko Ikaskuntzak elkarlanean antolatuta, Mugako espazioak: Europako aukera- eta bizikidetza- lurraldeak izeneko jardunaldia ospatuko da ostiral honetan, irailak 24, legebiltzarraren egoitzan (09:30, atalondoan).

 

Saioari hasiera emateaz Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde, arduratuko da. Jarraian, hitza hartuko dute Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak, Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Mathieu Bergé Akitania Berriko kontseilariak eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak.

 

Bost ataletan banatu dira hitzaldiak, eta 10:00etan hasiko dira. Lehenengoan, Europako politika eta estrategiak mugaz gaindiko lurraldeetarako izenburupean, honako hauek parte hartuko dute: Nathalie Verschelde Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiko kideak, Jean-Louis Valls Piriniotako Lan Elkarteko zuzendariak eta Elise Wattrelot CPMR Arko Atlantikoaren Komisioko idazkariak.

 

Bigarren atalak (12:15) Euroeskualdeen zeregina izena du eta parte hartzaileak Arola Urdangarin (NAEN Euroeskualdea) eta Michael Dejozé (Maas-Rhein Euroeskualdea) izanen dira.

 

15:00etatik aurrera, Martín Guillermo Ramírez Europako Mugako Eskualdeen Elkarteko kideak eta Frédéric Siebenhaar Pamina Eurodistritoko kideak Mugaz gaindiko lankidetzarako esperientzia eta tresnei buruz hitz eginen dute.

 

Mugaz gaindiko lankidetzarako eskualde- eta lurralde-politiken inguruan izanen da laugarren atala, eta Ana Ollok Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak, Nafarroako Gobernuaren mugaz gaindiko lankidetza-estrategien aurkezpena eginen du. Jarraian, Gobernantza eta mugaz gaindiko bizikidetzari buruzko mahai inguru bat eginen da, Ihintza Palacin Eusko Ikaskuntzako kideak gidatua, eta parte hartzaileak izanen dira Izaskun Goñi (Nafarroako Gobernua), Mikel Anton (Eusko Jaurlaritza), Mathieu Bergé (Akitania Berria), Jean-Pierre Mirande (Pirinio Atlantikoetako Departamendua), Ander Arzelus (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Joseba Erremundeguy (Euskal Hirigune Elkargoa).

 

Bosgarren eta azken atala 17:45ean hasiko da, eta Eusko Ikaskuntzaren eta Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren aurkezpena izanen da, Isabel Elizalde eta Iban Larrandaburu (Eusko Ikaskuntza) eta Paxkal Indoren (Euskal Herriko Garapen Kontseilua) eskutik.

 

Informazio gehiago