Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Irailak 21

Nafarroako Parlamentuak ADANOrekin batera ekitaldi instituzional bat eginen du asteazken honetan

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du asteazken honetan, irailaren 22an, ADANO-Nafarroan Minbizia duten Haurrei Laguntzeko Elkartearekin batera, egiten ari diren kanpainei ikusgaitasuna emate aldera.

 

Ekitaldia Parlamentuaren atalondoan ospatuko da 12:00etan, eta bertan Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak, Olaia Juárez ADANOko lehendakariak eta Oier Murillo ADANOko kideak parte hartuko dute.