Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Maiatzak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen da neurriak har ditzan Nafarroako Liburutegi Nagusiak zerbitzu guztiak eragingarritasunez eman ahal izateko adina langile eduki dezan

Espazio batzuen egokitzapena eskatzen da, baita baliabide materialena ere, eta erabiltzaileen eskarieu erantzun ahal izateko langileen kontratazioa

Kultura, Kirol eta Gazteria Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur Geroa Bai, EH Bildu, PSN, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren abstentzioekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “hartu beharreko erabaki guztiak har ditzan, Nafarroako Liburutegi Nagusiak zerbitzu guztiak eragingarritasunez eman ahal izateko adina langile eduki dezan”.

 

Bigarren puntuan, Foru Exekutiboari eskatzen zaio “Nafarroako Liburutegi Nagusian beharrezkoak diren altzari eta baliabide material guztiak jar ditzan espazioak egokitzeko eta erabiltzaileen eskariari erantzun ahal izateko”.

 

Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Kultura Batzordeak pasa den martxoaren 14an egindako bisita aipatzen du, bertan baliabideetan dituzten “gabeziak” ikusteko aukera izan baitzuten. Horrez gain, bertako langileek espazio batzuen “egokitzapena” eskatu zuten, altzari eta baliabide materialena ere, baita beharrezko langileak kontratatzea zerbitzuen aprobetxamendua hobetzeko eta erabiltzaileei eskeintzen zaien arreta hobetzeko.

 

Asun Fernandez de Garaialde (EH Bildu) lehendakari izan duen saiora bertaratu diren parlamentarioak izan dira Cristina Altuna, Luis Casado, Luis Zarraluqui, Mónica Doménech (UPN), Consuelo Satrustegi, Jokin Castiella, Isabel Aranburu (Geroa Bai), Maiorga Ramírez (EH Bildu), Mikel Buil, Fanny Carrillo (Podemos-Ahal Dugu), Conchi Ruiz, Ainhoa Unzu (PSN), Javier García (PPN) eta José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra).