Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Azaroak 15

2021eko azaroaren 15eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko AZAROAREN 15a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 15–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Politika fiskal berdeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Bidezko trantsizio energetikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Helduen euskalduntze-alfabetatzeari buruzko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Gizarte-babesaren, zaharrentzako laguntza integralaren eta zahartze aktiboaren arloko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusia premiatzen da Izadi Gutierrez Lizarraga adingabearen eskubideak ondoen babestuko dituen eta bere gurasoekin nahiz familia-ingurunearekin harremana izatea ahalbidetuko duten neurriak har ditzan, horretarako bere gurasoak etxetik hurbileko espetxeetara ekarrita. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da unibertsitate-ikasketetarako beken eta laguntzen deialdi orokorrean hobetzen ahal diren alderdiak berrikus ditzan eta Espainiako Gobernuari beken eskumena eskuz aldatzea eska diezaion. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasun Mentaleko Estrategia eta Osasun Mentalari eta COVID-19ari buruzko Ekintza Plana taxutu ditzan Nafarroako Osasun Zerbitzuaren baitan. Nafarroako Alderdi  Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du beharrezkoa dela Iruñearen hiriburutza agiriaren indarraldia mantentzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearena, azal dezan zer dela-eta ustez premiatu zuen ustezko eroskeria delitu bat kreditatzen zuten grabazioak suntsi zitezen eta zer dela-eta gero gertakariak ikertzeari uko egin zion, zuzendaritzako kideek zantzuak babesten zituzten grabazioen edukia ezagutu zutenean. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Errealitate Sozialaren Behatokiaren zuzendari nagusiarena, DBHko ikasleek terrorismoari buruz zer dakiten ezagutze aldera Nafarroako Gobernuak agindutako azterlanaren emaitza azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Herritarrekiko Harremanetako kontseilariarena, Euroeskualdearen 2021-2027 plan estrategikoa azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, “Nafarroako biztanleriaren gaineko proiekzioak (2021-2035)” azterlanari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak, Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu dute.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena eta Osasuneko kontseilariarena, espetxe arloko osasungintzaren eskumena hartu ondotik Iruñeko espetxeko osasun-laguntzaren arloan egin den aurrerabideari buruz eta presoen eskubideak bermatzeko neurriei buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Hiesaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarraren ordezkariekin, gure erkidegoan GIBa zertan den eta egiten duten lana azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Familia Ugarien Elkartearen ordezkariekin, Nafarroako familia ugariak fiskalitatearen arloan nola dauden azal dezaten eta familia-errenta estandarizatuko sistema baten proposamena aurkez dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak eta Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Iruñeko Nekazaritza eta Basogintza Ikastetxe Bateratura. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordeari igorri zaio Nafarroako Kutxa Fundazioarentzat banku-fundazioa izateari uzten dionean arau-esparru egokiena zein izanen den aztertzeko Ponentziaren txostena, onets dezan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021eko urriaren 29ko erabakia, zeinaren bidez 2022ko maiatzaren 23ra bitarte luzatzen baita Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua egokitzeko Ponentziaren lanak bukatzeko epea.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Baztango oinarrizko eskualdean nahiz Nafarroako herri guztietan osasun-laguntza presentziala bermatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Klima aldaketa moteltzeko eta hari egokitzeko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Nafarroako espetxe arloko osasungintzaren giza baliabideei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Altsasuko Otadia Gazteen Aterpetxeari atxikitako lanpostuak amortizatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Valle de Odieta SCL-k 2019an jasotako laguntzei buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Altsasuko Otadiko Kristo Santua Aterpetxea pribatizatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea garatzeko 2019-2022 Ekintza Planaren betetze mailari buruzko txostena.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordainketa telematikoko zerbitzuak” izeneko fiskalizazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2021eko irailari dagozkio.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmena –Nafarroaren Konstituzio historikoari buruzko jardunaldi akademiko bat antolatzeko– onetsi du. Jardunaldia azaroaren 26an eginen da, 09:30ean.

- Mahaiak Guraso-koordinazioari buruzko jardunaldia egitea onetsi du. Jardunaldia Nafarroako Berdintasunaren aldeko Emakumeen eta/edo Feministen Erakundeen Kontseiluak antolatu du. Jardunaldia abenduaren 16an eginen da, 17:00etatik 20:00etara, erabilera anitzeko gelan.