Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Abenduak 13

2021eko abenduaren 13ko bilkura

2021eko abenduaren 13ko bilkura

 

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko ABENDUAREN 13a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, abenduak 13–, 09:30ean, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

- Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak Nafarroako Kontuen Ganberaren 2022rako fiskalizazio-programa aurkeztea.

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako 2020ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua dela-eta Kontuen Ganberak eginiko txostena, eta argitaratzeko eta Nafarroako Gobernuari igortzeko agindua eman dute.

 

INTERPELAZIOAK:

- Osasun-arreta jarraitu eta larrialdikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasun-arreta ez presentzialaren arloko politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroak minbiziaren arloko prebentzioaren, detekzio goiztiarraren, arretaren eta ikerketaren arloan darabilen politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Nafarroako Gobernuak osasun arloko hitzarmenen arloan legegintzaldi honetan darabilen politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasun arloko itxarote-zerrenden kudeaketaren arloko politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren aurrekontu-politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko urratsak egin ditzan Espainiako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko, helburu izanen duena lankidetzan aritzea AHTa garatzeko, Nafarroa Mediterraneotik Kantauri itsasorainoko trenbide-korridorearen parte izan dadin. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gogoz kontrako bakardadearen aurkako foru-estrategia presta dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du babestu egiten duela Rodolfo Martín Villa auzipetzeko autoa, María de Servini epaileak 2021eko urriaren 15ean emana. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Desgaitasunari buruzko 2019tik 2025era bitarteko Planaren garapenari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako, eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko 2022-2024 aldirako urte anitzeko finantzaketa-hitzarmenari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Gai-zerrendatik kanpo, izapidetzeko onartu da Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren agerraldi-eskaera bat, uholdeek eragindako larrialdiaren kudeaketaz informa dezan.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- ACUNA-Nafarroako Elkarte Kubatarraren ordezkariekin. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Zahartze aktiborako balio anitzeko Alloko zentro berriaren helburuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Aragoi ibaiaren Kasedako tartean izandako isurketen jatorriari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Ribaforada inguratu eta Fustiñanako sarrerarekin lotuko den saihesbide bat eraikitzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Alarma-egoeran zehar zahar-etxeetan eta desgaitasuna duten pertsonendako egoitzetan laguntza modura sartu ziren mediku eta erizainei buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Santo Domingo Egoitza berritzeko proiektuari buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Zenbait gaixotasunen diagnostikoa izanik COVID-19az kutsatu diren pertsonei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Etxeko arreta psikiatrikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Etxebizitza-parkea zaharberritze aldera Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak daukan aurrekontuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- COVID-19aren pasaportea egiaztatzeko aplikazio bati buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Iruñeko Udalaren 2020ko ekitaldiari buruzko fiskalizazio-txostena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Nafarroako Parlamentuak Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzorderako izendatu beharreko lau kideak hautatzeko aurkeztu diren hautagaiakHautagaiak,.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Legelari nagusiak 10-21/PES-000350, 10-21/PES-00351, 10-21/PES-00352 eta 10-21/PES-00353 galdera idatziei emandako erantzunei buruz egindako ohar-txostena.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak Isabel Baquedano margolariaren “Manikia eta natura hila” margolana Nafarroako Museoari urtebetez lagatzeko proposamena onetsi du.

- Mahaiak "Nafarroako oroimen historikoaren dokumentu-funtsa" izeneko lan-, azterketa- eta ikerketa-programa garatzeko Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmenaren eranskina onesteko txosten-proposamena onetsi du.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun osoa adierazten die azken egunotako euriteen ondorioz Nafarroako zenbait eremutan gertatu diren uholdeek kaltetutako pertsonei eta herriei. Parlamentuko Lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.       Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun osoa adierazten die azken egunotako euriteen ondorioz Nafarroako zenbait eremutan gertatu diren uholdeek kaltetutako pertsonei eta herriei.

 

2.       Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten dio uholde horien ondorioz Sunbillan eta Lesakan hildakoen familiei eta hurbilekoei.

 

3.       Nafarroako Parlamentuak uste du erakunde eskudunek lehenbailehen hartu behar dituztela hondamendi horrek kaltetutako eremu eta herri guztietan normaltasunera itzultzeko hartu beharreko neurri guztiak.

 

4.       Nafarroako Parlamentuak erakunde nahiz entitate eskudunei eskatzen die arin konpon ditzaten gertaera honen ondorioaz ondasun publikoetan izandako kalteak eta, beharrezkoa bada, aurrekontu-kreditu bereziak gaitu ditzatela xede horrekin.

 

5.       Nafarroako Parlamentuak bere aintzatespena adierazten die zerbitzu publikoetako langile guztiei, bai eta kaltetutako eremuetan normaltasunera itzultzeko eta bertako bizilagunek jasandako kalteak konpontzeko elkartasunez lanean aritu diren boluntario guztiei ere.