Eraikina

Non dago Nafarroako Parlamentua?

Nafarroako Parlamentua Navas de Tolosa kalean dago, Iruñeko erdialdean. Sarasate pasealekuko muturretako batean dago; beste muturrean Nafarroako Jauregia dago, hots, Nafarroako Gobernuko lehendakaritzaren egoitza. Horrenbestez, bi erakundeak, Nafarroako Parlamentua eta Nafarroako Gobernua, Sarasate pasealekuaren bitartez elkarrekin lotuta daude. Pasealeku horretan aurkitzen da, halaber, Foruen Monumentua.

Ikusi mapa handiagoa


Nafarroako Parlamentuaren egoitza 1892ko eraikin bat da; hain zuzen ere, Iruñeak izan zuen lehenbiziko hiri-hedatzea, Lehen Zabalgunea deritzona, egin zenekoa. Garai hartan, Iruña hiri txikia zen, bere harresi zahar eta lodien mugapean itotzear zegoena. Eraikin berria harresien barrualdean eraiki zen, Ziudadelaren aldamenean.

subir

Eraikina

Nafarroako Parlamentuko eraikina.

Nafarroako Parlamentua adreilu gorriz eta hareharriz eraiki zen. Nafarroako Entzutegia, probintziako auzitegi nagusien egoitza, izateko diseinatu zen. 2002. urtean, eraikinaren fatxada errespetatu zuen zaharberritze sakon baten ondoren, Nafarroako Parlamentuaren egoitza bihurtu zen. Iruña hiri irekia zen jadanik. Bere harresi lodietako batzuk eraitsi egin ziren, hiria hedatu ahal izateko, baina beste batzuk gaur egun zutik daude oraindik.

Jaitsi ezazu Nafarroako Parlamentuko eraikineko detaile guztiak biltzen dituen pdf-a.

Eraikinak 11.000 metro koadro baino gehiago ditu. Lau solairu eta garajea dauzka. Logikoa den bezala, solairu bakoitzak bere erabilera dauka:

  • Beheko solairuan, erregistroa (jendeari arreta egiteko), liburutegia eta beste zerbitzu batzuk daude.
  • Lehenbiziko solairuan, Parlamentuko lehendakaritza, Mahaiko kideen bulegoak, zerbitzu juridikoak, kontu-hartzailetza eta prentsa-zerbitzua daude.
  • Bigarren solairuan batzorde-aretoak, parlamentu-taldeen bulegoak eta argitalpen eta itzulpen zerbitzuak daude.
  • Eraikinaren erdian patioa dago, erdisotoko solairutik sarbidea duena, eta bertan Osoko Bilkuren aretoa, beirazko sabai handi batek estalia.

subir

Lan egiteko lekuak Nafarroako Parlamentuan

Parlamentariek, nagusiki, hiru lekutan egiten dute lan Nafarroako Parlamentuan:

  • Beren parlamentu-taldearen bulegoan, non taldearen lan guztiak koordinatzen baitira. Talde guztiek bulego bat dute Parlamentuaren egoitzan.
  • Batzorde-aretoetan: haietan, talde desberdinen ordezkariek legeak eztabaidatzen eta prestatzen dituzte eta Gobernuko kideen informazioa jasotzen dute.
  • Osoko Bilkuren aretoan. Bertan, parlamentariek aurretik eztabaidatu dituzten legeak bozkatzen dituzte eta beste ekimen batzuk eztabaidatzen dituzte.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuren aretoa.

Xehetasun txikiekin nahiz izen desberdinekin, munduko legebiltzar guztiek parlamentariek lan egiteko hiru toki horiek izaten dituzte.

subir