Publicada el Jueves, 3 de Noviembre de 2016

Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du berriro ere ekin diezaion Tuterako Katedraleko Judizioaren Atea zaharberritzeari

Sortutako zalantzak ikusita, Nafarroako Gobernuak, Tuterako Udalak eta Artzapezpikutzak 2015ean sinatu zuten Zaharberritze Protokoloan ezarritakoa gogorazten du

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur erabaki bat onetsi du, UPN, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bai, EH Bildu y Podemos-Ahal Duguren abstentzioekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “berriro ere ekin diezaion Tuterako katedraleko Judizioaren Ateko zaharberritzeari eta agindutako faseak bete ditzan”.

Onetsitako erabakiaren bigarren puntuan, Foru Gobernuari eskatzen zaio “2017rako hartutako aurrekontu-konpromisoak bete ditzala”.

UPN parlamentu-taldeak sustatutako erabakiaren zioen azalpenean “premia eta garrantzi arkitektonikoa” argudiatzen dira “estatuko gotikoko infernu-agertoki handienetako eta osatuenetako bat” zaharberritzeko lanek aurrera egin dezatela eskatzeko. Tuterako katedraleko Judizioaren Atea monumentu nazional deklaratu zuten XIX. mendean.

Horregatik, “azken asteotan Nafarroako Gobernuak sorrarazi dituen zalantzak ikusita”, proposatzaileak gogorarazten du erabakia hartu zela “Nafarroako Gobernuaren, Tuterako Udalaren eta Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzaren artean zaharberritze lanen protokoloa sinatzeko unean, hau da, 2015eko martxoaren 5ean”, eta Vianako Printzea Erakundearen txosten teknikoen arabera zaharberritze lanetan jarraitzea behar-beharrezkoa dela azpimarratzen du.

www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (106. NPAO, 2016-09-16koa)