Publicada el Jueves, 2 de Junio de 2016

Parlamentuak minutu bateko isilunea egin du Mohamed Abdelazizen heriotza dela-eta

Legebiltzarrak adierazpen instituzionala onetsi du bere samina eta saharar herriarekiko elkartasuna agertzeko "gizon bakezale" horren heriotzagatik

Nafarroako Parlamentuak gaur minutu bateko isilunea egin du Mohamed Abdelazizen heriotza dela-eta. Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko lehendakaria maiatzaren 31n hil da.

Parlamentari eta gonbidatuek minutu bateko isilunea egin dute osoko bilkuraren hasieran, eta gero Parlamentuak adierazpen instituzionala onetsi du heriotza horrengatik atsekabea agertzeko.

Halaber, Mohamed Abdelazizen senideei eta saharar herriari elkartasuna eta maitasuna agertu die gizon "bakezale" hura zendu ondoren, Legebiltzarreko lehendakari Ainhoa Aznarezek irakurri duen testuan jasorik dagoenez.