Publicada el Jueves, 14 de Enero de 2016

Magnesitasen proiektua interes publikokoa deklaratzeko eskatzen dion mozioa atzera bota dute

Aurkeztutako errekurtsoekin zer gerta ere, jarduera gauzatu ahal izateko konpentsazio-neurriak eskatzen zituen UPNk

Gaur egindako osoko bilkuran, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkako botoa emanda eta UPN, PSN eta PPNk aldeko botoa emanda, Parlamentuak atzera bota du mozio bat non Nafarroako Gobernua premiatzen baita, “Magnesitas de Navarra enpresaren proiektua deuseztatzen duen Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka Nafarroako Gobernuak kasazio errekurtso bat jartzeaz harago, eta toki entitateek aurkeztutako errekurtsoekin zer gerta ere, konpromisoa har dezan proiektu hori interes publikoko deklaratzeko, eta bidezkoak diren konpentsazio-neurriak har ditzan jarduera gauzatu ahal izateko; izan ere, konponbide horretarako modua badago, Gobernuak horretarako borondatea izanez gero”.

UPN parlamentu-taldeak sustatutako mozio horrek, zioen azalpenean, gogora dakar Habitatei buruzko Europako 92/43 Zuzentarauaren 6. artikuluko 4. idatz-zatiak dioena: “Proiektuak lekuan izango dituen eraginen ebaluazioan ondorio txarrak atera arren, bestelako hautabiderik ez badago eta plan edo proiekturen bat egin behar bada lehen mailako interes publikoko ezinbesteko arrazoiak direla-eta –arrazoi sozialak edo ekonomikoak barne hartuta–, kidea den estatuak egoki diren konpentsazio-neurriak hartu beharko ditu Natura 2000 Sarearen koherentzia orokorra ondo babestuta gera dadin bermatzeko”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 25. zk. 2015-11-06koa)