Publicada el Miércoles, 19 de Agosto de 2015

Arantza Izurdiagak (EH Bildu) Foru Parlamentari kargua hartu du

Parlamentari berriak Xabi Lasa Gorraiz ordezkatzen du

Parlamentari berriak Xabi Lasa Gorraiz ordezkatzen du, orain dela gutxi Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuko Toki Administrazioarekin zuzendari nagusi izendatu baitute.

Kargu-hartze ekitaldia Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznarezek, gidatu du eta bertan Mahaiko kideak, Maiorga Ramirez, idazkari nagusia, eta Oscar Arizcuiren, bigarren idazkaria, izan dira. Halaber, Miren Aranoa, Esther Korres eta Dabid Anaut (EH Bildu Nafarroa), eta Carlos Couso (Podemos-Ahal Dugu) parlamentariak bertaratu dira.

Satrustegik bere kargua honako formulari jarraiki zin egin du Parlamentuko lehendakariaren, Ainhoa Aznarezen, aurrean:

Legeak horrela agintzen duelako, hitza ematen dut”.

Iragan maiatzaren 24an deitu ziren Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, Izuardiaga EH-Bildu Nafarroaren zerrendan 9. postuan egon zen. Eta, era honetan, foru parlamentari oso izateko araudi-betebeharrak bete ditu, foru parlamentari kargua izatetik eratortzen diren eskubide eta eskumen guztiak eskuratzeko.

Lanbidez abokatua, 37 urte dituen Izurdiaga lehenago Anotzibarreko Kontzejuko lehendakaria eta Odietako Udaleko zinegotzia izan zen.

Parlamentuko lehendakariak Izurdiaga zoriondu egin du eta foru parlamentari karguaren bidez “aldaketa errealitate izan dadin” lan egitera bultzatu du, “guztiok duintasunez eta aukera berdinekin bizi gaitezen xede duten politikekin”.

Kargu-hartzearen ekitaldiaren aurretik, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 10:00etan Xabi Lasak foru parlamentari karguari uko egiteko idatzia eta EH-Bildu Nafarroa parlamentu-taldeko eledunak aurkeztu duen idatzia izapidetzeko saioa egin du; era horretan, Aranzazu Izurdiaga Osinagaren foru parlamentari agiria jaso zezan Hauteskunde Batzordearen aurrean beharrezko izapide guztiak egin zitezen.