Publicada el Jueves, 26 de Febrero de 2015

PFEZren FLPa aintzat hartzea onetsi dute

Nafarroako zerga araubidean familia ugarientzako eta ezgaitasunen bat duten pertsonekin bizi diren familientzako 1.200 euroko kenkari berezi bat gehitzea du helburu

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin eta Bildu-ren, Aralar-Nabairen, I-Eren eta atxiki gabekoek abstentzioekin, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Testu Bategina hein batean aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi du gaur.


PPNk bultzatu duten ebazpenaren xedea da “iragan abenduan onetsitako zerga-murrizketa sendotzea eta handitzea, Espainiako Gobernuak araubide komuneko erkidegoetan egin zuen moduan. Kasu honetan, Nafarroako zerga araudian neurri berri bat gehituta familia-zama handienak dituzten herritarren sektoreak babesteko; esaterako, familia ugariak eta ezgaitasunen bat duten pertsonekin bizi diren familiak”.


Urtean 1.200 euroko “kenkari berezi” bat da (maila bereziko familia ugarien kasuan bikoitza). Kenkari horrek familia nafarren “eskueran duten errenta igotzeak laguntduko luke eta horrek ondorio positiboak izanen ditu kontsumoari eta aldagai ekonomiko ezberdinei begira”.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege Proposamenaren argitalpena (NPAO, 12. zk., 2015-01-30ekoa)