Publicada el Martes, 27 de Enero de 2015

Nafarroako Gobernua irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetarako lan eskaintza publiko bat deitzera premiatu dute

Ikastetxe publikoetan plantillak "era drastikoan" murrizteak eragin den ezegonkortasuna kritikatu dute eta irakasleen lan orduak handitzea eta ikasgela bakoitzeko ikasleen ratioa handitzea indarrean dagoela azpimarratu dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “lan eskaintza publiko bat dei dezan 2015aren hasieran, irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoetan lanpostuak hornitzeko, erretiroak direla-eta sortutako lanpostu hutsen gutxienez ere % 50 eta lekualdatze-lehiaketa bidez sortutako guztiak beteko dituena”.

Mozioak bigarren idatz-zati bat zuen, UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin eta SNren abstentzioarekin bazter geratu dena, non Nafarroako Gobernua premiatzen zen “bertan behera utz ditzan Hezkuntzaren arloan gastu publikoa arrazionalizatzeko neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretutik Nafarroako Foru Komunitatean aplikatu diren aldi baterako neurriak”. Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek eman duten babesa ez da nahikoa izan.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatu duen ebazpenak ondorioz ikastetxe publikoetan plantillak “era dastrikoan murrizteak” eragin den “ezegonkortasun handia” gaitzesten du. Halaber, “irakasleen lan orduak handitzea eta ikasgela bakoitzeko ikasleen ratioa handitzea” indarrean dagoela azpimarratu ondoren, oposaketak deitzea eskatzen du, izan ere, “Nafarroako Gobernua ez da legeak xedatzen duen erretiroen % 10a ordezkatzeaz kezkatu ere egin”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 113. zk., 2014-10-24koa)