Publicada el Jueves, 8 de Mayo de 2014

Bigarren Informatika Zentro bat sortzeko kreditu osagarri bat onetsi dute

Segurtasuna eta efizientzia direla eta, Nafarroako Gobernuko sistema informatikoen funtzionamendu egokia bermatuta egon dadin

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta SNk haren aurka emandako botoarekin, foru lege bat onetsi du gaur zeinaren bidez 767.000 euroko kreditu-gehikuntza ematen duen Nafarroako Gobernuarentzat bigarren Informatika Zentroa sortu eta ezartzeko gastuak, 2014koak, finantzatzeko.


Gaur egun Nafarroako Gobernuak informatika zentro (DPZ) bakarra du bere behar guztiak kudeatzeko. Segurtasuna eta efizientzia direla eta, beharrezkoa da bigarren zentro bat sortu eta ezartzea, Nafarroako Gobernuko sistema informatikoen funtzionamendu egokia bermatuta egon dadin.


Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, foru lege bidez arautuko dira Nafarroako aurrekontu orokorrak eta haien aldaketa, kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari dagokionez. Hortaz, gastuen aurrekontuetan esleitutako kreditua nahikoa ez denez, Lege hau onestea egoki da.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 34. zk., 2014-03-07koa)