Publicada el Jueves, 19 de Diciembre de 2013

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko foru legea aldatzen duen foru lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Araudia aldatu zenetik 7 urte igaro direnean, gobernuak aurrekontuak kudeatzeko duen sistema parlamentarien esku jarri nahi da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk haren aurka emandako botoekin, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/2007 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi du gaur.


Bildu-k, aurkeztu duen lege proposamenaren xedea Nafarroako Gobernuak aurrekontuak kudeatzeko duen sistema parlamentarien esku jartzea da, izan ere, zazpi urte igaro dira parlamentuari tresna hori ematea eta araudia aldatzea erabaki zenetik, VII. Legegintzalditik indarrean dagoena, eta aforatuek oraindik ez dute tresna informatiko hori erabili.


Hori dela-eta, prozeduraren “ziurtasuna bermatzeko oztopo teknikorik ez dagoelako”, gehienez ere hiru hilabeteko epea ematen da Foru Administrazioak aurrekontuak kudeatzeko sistema informatikoa parlamentarien esku jar dezan, gutxienez orain Kontuen Ganberarentzat aurreikusten diren baldintza berdinetan.


Edonola ere eta “isilpekotasuna” lortze aldera, “ez du Foru Administrazioarekin edo gainerako administrazioekin lotura duten norbanakoen datuek ezagutzera eman daitezen utziko”. Idatz-zati hori SNk aurkeztu duen gehitze zuzenketa baten bidez sartu da eta, ekimenaren titularrak onesteaz gain, aho batez onetsi da.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 132. zk., 2013-11-15ekoa)