Publicada el Viernes, 25 de Octubre de 2013

EITBri egun dagoen sare analogikoa digitaliza dezan eskatzen dion ebazpena onetsi dute

Aldi baterako irtenbide gisa, behin betiko konponbidea atzeratzen baita, are gehiago, EAErekin sinatutako lankidetza protokoloa bertan behera geratu zenetik

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNren eta PPNren abstentzioekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez EITBri eskatzen dion “egungo sare analogikoa digitaliza dezan aldi baterako, behin betiko konponbidea arautzen den arte”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek eskatuta eta PPNren aurkako botoarekin gehitu dena. Bertan, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio “Parlamentu honek behin eta berriro eskatutakoa kontutan hartuta, ETB LDT bidez jaso ahal izateko aukera berriak eman ditzan”.

Zioen azalpenean, atxiki gabekoek bultzatu duten ebazpena iragan abuztuaren 5ean onetsi zen adierazpen instituzional bati dagokio, hartara, eta ETB LDT bidez jaso ahal izateko “jarduketa bide berriak aztertzeko” espirituaren barruan, aldi baterako konponbide bat bilatzeko, zeinak “Nafarroan dituen ikus-entzuleen gogobetetasunari lagunduko dion”.

Proposatu dutenek ohartarazten dute Nafarroan ETB jaso ahal izateko behin betiko konponbideak denboratxo bat beharko duela oraindik, “bereziki Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi ostean Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean sinatutako lankidetza protokoloa”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 110. zk., 2013-09-30ekoa)