Publicada el Martes, 11 de Junio de 2013

Legegintzaldiko bigarren urtea, demokrazia hasi zenetik jarduera handiena izan duena

Parlamentuak 37 lege atera ditu aurrera, noiz eta UPN-PSN gobernu koalizioaren haustura, aurrekontuen luzatzea, krisiak eragindako arazoei aurre egiteko beharra eta zentsura mozioa, orain arte erabili ez zen tresna bat, jazo direnean

Nafarroako Parlamentuko organoek (Mahaia, Eledunen Batzarra, Osoko Bilkura eta Batzordeak) VIII. legegintzaldiko bigarren urtean 508 saio egin dituzte guztira; horrek demokrazia hasi zenetik Parlamentuan jarduera gehien egon den urtea bihurtzen du.

VIII. legegintzaldiko (22-5-12/22-5-13) bigarren urteari dagokion Nafarroako Parlamentuaren Jardueren Memorian jasotzen denaren arabera, ekitaldi honetan Gobernuaren koalizioaren haustura, orain UPN parlamentu-taldearen gehiengo erlatiboak duena, eta egoera ekonomiko zailetik eratorritako ondorioei aurre egiteko beharra izan dira nabarmen.

Horiez gainera, legegintzaldiaren erdian aipatzekoak dira 2012ko Aurrekontuei buruzko Foru Legea luzatzea, Bildu-k eta Aralar-Nabaik bultzatu zuten eta porrot egin zuen zentsura mozioa eta atzeraldiaren ondorioak leuntzera bideratutako neurriak arautzen dituzten legeak.

Legegintzaldiko bigarren urte honetan 37 foru lege onetsi dira (18 lege proiektu eta 19 lege proposamen). Ondorioz Nafarroako Parlamentuak ekoizpen legegilea bere kota altuenetik oso hurbil dago (2002/03an 47) eta beste batzar ordezkatzaile batzuen bataz bestekoaren oso gainetik. Horren karietara, aipatu beharra dago erreferentzia den azken periodo honetan Balearrek (23) eta Andaluziak (22) soilik onetsi dituztela hogei lege baino gehiago.

Zortzigarren legegintzaldiko bigarren urte honetan aurkeztutako gainerako foru legeetatik 6 kendu dira, 8 ez dira aintzat hartu, 9 bazter utzi dira eta 13 izapidetzen ari dira, 3 lege proiektu proiekturen gisan.

Ordezkaritza duten taldeen jarduera legegilea gizarte-prestazioak mantentzea eta defizit publikoaren helburua betetzea bat egitera bideratuta egon da. Sustatze eta berrikuste lan hori egiteko zergak arautu behar izan dira, zertarako eta diru-sarrera gutxitzea leuntzeko eta, hartara, aurrekontuak eta finantzak berrorekatzeko.

Gobernuaren bultzada eta kontrola nabarmen handitu da krisiarengatik eta gehiengoak derrigorrez eta berriz osatu direlako. Aipatu funtzioei dagokienez, 23 jabeldura eta 449 galdera egin dira. Galdera horietatik, 190 ahoz eta Osoko Bilkuran erantzun dira, 85 ahoz eta Batzordean eta 174 idatziz. Gainera, gobernuko kideek 341 aldiz parte hartu dute parlamentu-batzordeetan haien kudeaketaren berri emateko.

Gobernuaren jardueren kontrolari eta erabaki politikoei dagokienez, 187 ebazpen (41 bazter utziak eta 33 kenduak) eta 86 adierazpen instituzional onetsi dira; agerikoa da, beraz, gertaera politiko eta sozialaren jarraipen sakona egin dela.

Parlamentuko organoek osotara 508 saio egin dituzte; horietatik 23 Osoko Bilkurari dagozkie, 27 Mahaiari, 46 Mahaiari eta Eledunen Batzarrari eta 412 Batzordeei (horietatik 40 bisita). Azken horien artean, haien jardueragatik aipatzekoak dira Ekonomia eta Ogasuna eta Osasuna, izan ere, 67 eta 60 saio egin dituzte, hurrenez hurren. Batzorde arruntek gizarte kolektibo, agente sindikal, GKE, herritarren plataforma, elkarte profesional, etab.en 183 ordezkarirekin lan saioak egin dituzte. Halaber, ikerketa batzordeak 15 saio egin ditu jaio berrien lapurreta eta adopzio irregularrei buruz eta 4 ponentziatako 33 saio.

Datu horiek Parlamentuaren dinamismoa agerian zuten dute. Egunean hainbat batzorderen 5 eta 6 saio deitu izan ditu, era horretan ekimen bat izapidetu dadin onartzeko eta hari buruzko eztabaida egiteko denbora murriztuz.

Parlamentua eta erakundeak gizarteari irekita daudela argi uzten dute, besteak beste, Gardentasunari eta gobernu irekiari buruzko legeak bai eta ‘51. aulkia’ deritzonak. Azken hori orain dela gutxi aplikatu da eta hari esker herritarren eta udaletxeen ekimen legegileen bultzatzaileek bultzatzen dituzten lege proposamenak oholtzatik defendatzeko aukera dute.

Gardentasunaren aldeko apustuari dagokionez, Parlamentuaren web orriaren barruan gune bat sortu da hainbat gairi buruzko informazioa emateko, besteak beste, Parlamentuko kideen ordainsaria, zerbitzuen kontratazioa eta beste erakunde batzuekin dauden elkarlanerako hitzarmenak.

Bestalde eta dibulgazio- eta sustatze-jarduerari dagokionez, 2.624 pertsonek (1.300 ikasle eta elkarteetako 1.000 kide) bisitatu dute legegilearen egoitza, horretarako zehaztutako programaren barruan.