Publicada el Jeudi, 11 de décembre de 2014

Nafarroako Gobernua behin-behineko irakasle doktore kontratatuaren figura arautu dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Haien ordainsari-erregimena hobetuta, hala ondoren berriztapen tasaren murriztapenen ondorioz ordezkatu ezin diren langile kualifikatuen galera saihesteko

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “behin-behineko irakasle doktore kontratatuaren figura arautu dezan halako kasuetarako non, irakasle laguntzaile doktore gisa legezko epeak agortu eta irakasle doktore kontratua izateko baldintza guztiak beterik, kontratazio hori ezin den egin, ordezkatze-tasa indardunak izaera orokorrez ezarritako murriztapenak direla kausa”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den irakasle doktore kontratuei eta irakasle laguntzaile doktoreei aplika diezazkien langile horien hitzarmen kolektiboan jasotako aurreikuspenak (Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren 394/2008 Ebazpena) eta banakako merezimenduei dagozkien ordainsari gehigarriei buruzko araudian jasotakoak (37/2009 Foru Dekretua), irakasle funtzionarioei aplikatzen zaizkien baldintza beretan”. Idatz-zati horrek SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek, PPNk eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNren abstentzioarekin egin du aurrera.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai, PPN eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatu duten ebazpenak ohartarazten du ohartarazten du% 10eko berriztapen tasa dela-eta NUP “deskapitalizatzeko” arriskuan dagoela, izan ere “NUPeko ikertzaile asko unibertsitatea uzteko beharrean ikus litezke aukera profesionalik ez izateagatik edo haien lan-baldintza kaxkarrengatik”.

Ildo horretan, azpimarratzen da NUPek ez duela tresnarik langileei jarraikortasuna emateko irakasle, laguntzaile edo doktore gisa jarduteko legezko epeak amaitu ondoren. Halaber, oroitarazten denez unibertsitateko irakasleen kontratu-figurak arautzeko eskumena “Nafarroako Gobernuari dagokio” eta “foru dekretu” bat ematea proposatzen da, hala aldi baterako irakasle doktoreak “kontratatutako irakasle doktoreen baldintza berdinetan” kontratatzeko, “baina aldi baterako izaerarekin”.

Kontratatutako irakasle doktoreen lan-baldintzetan sakonduz, esaten da haien betebeharrak “irakasle funtzionarioentzat ezarritakoen oso antzekoak” direla, eta adierazten da haien ordainsari-erregimena hain dela “aurkakoa” ezen haien irteera bultza dezakeela, horrek dakarren kalte bikoitzarekin, izan ere, “langile kualifikatuak galtzea” eragiten du eta “ondoren, murriztapen legalak direla-eta (berriztapen tasa) ezin dira ordezkatu. Gauza berdina aplika dakieke doktoreen irakasle laguntzaileei”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 121. zk., 2014-11-07koa)