Los Parlamentarios Forales

Santos Cerdán León
Cerdán León, Santos

Milagro, 1969. Elektronika Industrialeko teknikaria (LH II). Mantenimenduko teknikari eta industria-teknikari gisa garatu du bere lanbidea nekazaritzako elikagaien sektoreko zenbait enpresatan, hala nola Iberfruta eta Bonduelle. Goi Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateko lehendakaria (2000-2004). Iragan legegintzaldian (2011-2015) Nafarroako Parlamentuko parlamentu-talde sozialistaren eledun izan zen. Halaber, PSN-PSOEko Batzorde Exekutibo Erregionaleko Antolamenduko idazkaria da; kargu hori betetzeko izendatu zuten 2014an Iruñean egin zen ezhoiko biltzarrean. 2007tik Milagroko Udaleko zinegotzi eta udal-taldearen eledun izan da, 2015era arte.