Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek harrera egin dio gaur bere bulego ofizialean Zuzenbide Parlamentarioaren Ikasgelaren ordezkaritza bati, zeinaren buru Asunción de la Iglesia aritu baita, Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle titular eta programa honen zuzendaria. Programak xedetzat du "bizitza parlamentarioaren ezagutza praktikoa sustatzea ikasleen artean".

 

[2021/11/05]

Ekimenetako gai nagusiak dira suspertze sozioekonomikoa, funtsezko zerbitzu publikoen indartzea, bizikidetza plana, eta berdintasunerako urratsak egitea baita zerga arloan ere.

[2021/11/04]

PSNk aldaketa-ziklo luze bat iragarri du, Geroa Baik aurrerapausoak ziurtatu ditu desadostasunak alde batera utzi gabe, Podemosek pobrezia-arriskuaz ohartarazi du eta I-Ek fiskalitate justua eskatu du

[2021/11/04]

Etorkizuneko erronkei aurre egiteko akordio sozial eta politiko zabala eskatu du gizarte-kohesioaren, kaudimen ekonomikoaren eta bizikidetza sendotzearen alorretan, guztia aukera-berdintasunean oinarrituta

[2021/11/04]

Gobernuaren jarduna pandemia garaian, berreskuratze-tresnak eta elkarrizketa sozial eta politikoaren balioa aztertuko dira, baita bizikidetzaren eta autogobernuaren ikuspegitik ere

[2021/11/04]

Lehendakariak 'Catecismo cristiano de 1571' lanaren euskaratik gaztelaniarako itzulpenaren ale bat jaso du, Ganberaren dokumentu-funtsen parte izatera pasako dena

[2021/11/03]

Ganberak Elkarrizketa eta Negoziazio Prozesuaren Mahaia balioesten du Venezuelako herritarren ongizatea arreta gunean jarri duelako

[2021/11/03]

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde, Alberto Guijarro Gazte Parlamentuko lehendakari berriarekin bilduko da asteazken honetan, azaroak 3. Juan Gutiérrez Gazte Kontseiluko lehendakariak ere bilkuran parte hartuko du.

 

Topaketa 12:00etan izanen da, lehendakaritza bulegoan.

[2021/11/02]

Talde parlamentarioek eta giza eskubideen eta memoriaren arloan diharduten gizarte-erakundeek gehienez lau hautagai aurkez ditzakete

[2021/11/02]

Geroa Baik proposatuta, hainbat zerbitzu zuzenean kudeatzeaz arduratzen den organoan sartu da

[2021/10/28]