Berriak

RSS-2.0

Eledunek 20 minutuko txanda izango dute eta hiru ebazpen-proposamen aurkezteko aukera izango dute. Gobernuak, berriz, txanda bakarra izango du bere iritzia emateko

[2024/05/27]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Ana Clara Villanueva, Rafael Lara eta Eduardo Santos hartuko ditu astearte honetan, maiatzak 28. Osoko Bilkurak maiatzaren 16an Nafarroako Kontseiluko kide izendatu zituen.

 

Bilkura 10:00etan izanen da Lehendakariaren bulegoan.

[2024/05/27]

Lehendakariak Erregelamendu berrian oinarritutako eta jarduera instituzional etikoagoa sustatzea helburu duen mandatu honen oinarria izanen den testua erregistratu eta taldeei helarazi die

[2024/05/24]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak prentsaurrekoa eskainiko du gaur, maiatzak 24, ostiralarekin, Nafarroako Parlamentuaren Jokabide Kodearen proposamen-zirriborroa aurkezteko.

 

Agerraldia 12:00etan izanen da, Erabilera Anitzeko Aretoan. Streaming bidez eskainiko da.

[2024/05/24]

UPNren interpelazioari erantzun dio, zeinek uste baituen fiskalitate "kaltegarriak", konektibitate desorekatuak eta karga burokratikoak langile mota hori erakartzeko zailtasunak sortzen dituela

[2024/05/23]

Gobernuaren lana babesten duen eta garrantzi handiko obra hauek gatazka politikoetatik kanpo uztearen garrantzia azpimarratu duen PSNren interpelazio bati erantzun dio

[2024/05/23]

Aintzat hartuta enpresak Azkoien inguruan eragin handia duela, bi milioi euroko ekarpena eginen zaio haren kapital sozialari, eta bi milioi eurorainoko abala emanen zaio enpresari

[2024/05/23]

Soilik PPN eta Vox aldendu dira Nafarroako errepideen zaintza eta kontrola Foruzaingoak ez beste inork egin ahal izatea ahalbidetzen duen aukera blindatzetik

[2024/05/23]

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, harrera egin dio gaur bere bulego ofizialean Pepe Álvarez UGTko idazkari nagusiari, zeina Jesús Santos sindikatuaren Nafarroako idazkari nagusiak lagun eginda etorri baita.

 

Bileran zehar, Pepe Álvarez eta Unai Hualdek iritzi-truke laburra egin dute gaurkotasunaz dauzkaten ikusmoldeei buruz, Nafarroan duela 50 urte birfundatu izanaren oroimenez UGTk antolaturiko jardunaldiak direla-eta egin den gizalegezko bilera baten testuinguruan.

 

[2024/05/23]

Lehorreko lurretan epe luzerako laborantza estentsiboko entseguak egiten dira, eta horrek emaitza zientifiko sendoagoak lortzeko modua ematen du

[2024/05/22]