Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Apirilak 18

Nafarroako Gobernua premiatzen da sorkuntza artistikoaren prozesuetan Adimen Artifizialaren gaineko hausnarketarako eta eztabaidarako guneak sor ditzan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko apirilaren 18an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Adimen Artifizialak artearen esparruan duen egitekoari buruzko hausnarketarako eta elkarrizketarako gune bat bultza dezan sorkuntza artistikoaren, arte plastikoen, musikaren eta literaturaren sektorearen esparruko profesionalekin batera Nafarroan arte-prozesuetan Adimen Artifiziala erabiltzeko araudi bat garatzeko.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio artearen esparruan Adimen Artifizialaren erabilera arduratsua eta etikoa sustatzen duten ekimenak bultza ditzan, bermatuz teknologia hori sormena eta berrikuntza sustatzeko tresna gisa erabiliko dela, artisau- eta sortze-lan tradizionalari kalterik eragin gabe.

 

3.- Nafarroako Exekutiboa premiatzen da artista, zientzialari, teknologo eta beste profesional batzuen arteko lankidetza bultza dezan, Adimen Artifiziala modu sortzailean eta aniztasun kulturala eta ondare artistikoa errespetatuz integratuko duten proiektuak garatzeko.

 

4.- Foru Gobernuari eskatzen zaio jarrai dezan lan eta lehiaketa publikoetan Adimen Artifizialaren erabilera prebenitzeari buruzko gomendioak egiten.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

SNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.