Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Abuztuak 6

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez bere doluminak adierazten baitizkie Corellan hildako bi langileen senitarteko eta lagunei

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko abuztuaren 3an

 Nafarroako Parlamentuak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere doluminak adierazten baitizkie Corellan hildako bi langileen senitarteko eta lagunei. EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Aldeko botoa eman dute Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek. UPN eta PPNk lehenengo puntuaren alde egin dute eta 2. eta 3.ean abstenitu dira. PSNk 1. eta 2. puntuen alde egin du eta 3.ean abstenitu da.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bere doluminak adierazten dizkie hildako bi langileen senitarteko, lagun eta hurbilekoei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak deitoratu egiten du enpresa-azpikontratazioak lan-istripu ugariren iturburu izaten segitzea, eta, ildo horretan, Nafarroako Gobernua premiatzen du kontrol eraginkorra egin dezan kontratazio publikoan adjudikazio-hartzaile suertatzen diren enpresek garatu eta bete beharrekoak diren Lan Arriskuen Prebentziorako Planen gainean.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du ekintza zehatzak abiaraz ditzan lan-ikuskaritzaren arloko eskumenak bereganatzeko, hartara posible izan dadin laneko segurtasuna bermatzea, bai eta gure erkidegoan langile guztientzat lan-baldintza duinak ziurtatzea ere".