Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Abuztuak 6

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez gaitzetsi egiten baititu Alderdi Popularreko buruzagiek San Fermin festetan pairaturiko irain eta eraso guztiak

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko abuztuaren 3an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baititu Alderdi Popularreko buruzagiek San Fermin festetan pairaturiko irain eta eraso guztiak. PPN foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPN, PPN eta PSNk alde bozkatu dute eta I-E abstenitu da. Geroa Baik 1. puntuaren aurka bozkatu du, 2. abstenitu da eta 3.aren alde bozkatu du. EH Bilduk 1. eta 2. puntuen aurka bozkatu du eta 3.aren alde. Podemos-Ahal Duguk 1. eta 2. puntuen aurka bozkatu du eta 3.ean abstenitu da.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu Alderdi Popularreko buruzagiek San Fermin festetan pairaturiko irain eta erasoak.

 

3. Nafarroako Parlamentuak adierazten du bere nahia dela edozein pertsonak modua izan dezan, duen ideologia duela ere, askatasun eta lasaitasunez une oro Iruñera joateko, hiriburuko edozein tokitara, San Fermin festetan zehar nahiz haietatik kanpo".