Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Abuztuak 6

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez gaitzetsi egiten baititu zenbait pertsonak berriki, zenbait herritako festetan, pairatu dituzten irain, eraso eta adierazpen- nahiz zirkulazio-askatasunen aurkako egintza guztiak

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko abuztuaren 3an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baititu zenbait pertsonak berriki, zenbait herritako festetan, pairatu dituzten irain, eraso eta adierazpen- nahiz zirkulazio-askatasunen aurkako egintza guztiak. Geroa Bai eta I-Ek aurkeztu dute.

 

UPN, Geroa Bai, PSN , PPN eta I-Ek alde bozkatu dute; EH Bilduk 1. eta 2. puntuen alde bozkatu du eta 3.ean abstenitu da. Podemos-Ahal Duguk 1. eta 2. puntuen alde eta 3.aren aurka bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak berresten du bere uste osoa dela ezen, demokrazian, tolerantziaren eta elkarrekiko errespetuaren bidez bakarrik lor daitekeela beharrezkoa den bizikidetasun-giroa, beren aniztasun eta askotarikotasun ideologikoarekin gure erkidegoa osatzen duten pertsonen artean.

 

2. Nafarroako Parlamentua konprometitzen da bere zeregin politikoaren bitarteko eta helburu gisa balio demokratikoak defendatzen segitzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu gure erkidegoan zenbait pertsonak berriki pairatu dituzten irain, eraso eta oinarrizko eskubide diren adierazpen- nahiz zirkulazio-askatasunen aurkako egintza guztiak".