Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Apirilak 23

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, bat egiten baitu preso politiko sahararren erreibindikazioarekin, eta haiek berehala askatzea exijitzen du

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko apirilaren 23an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du preso politiko sahararren erreibindikazioarekin, eta haiek berehala askatzea exijitzen du. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Aldeko botoa eman dute Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak, eta PPNk kontra bozkatu du. UPNk lehen, bigarren eta laugarren puntuen kontra eta hirugarren puntuaren alde bozkatu du; PSN, berriz, abstenitu egin da lehen eta bigarren puntuetan eta aldeko botoa eman du hirugarren eta laugarren puntuetan.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du preso politiko sahararren erreibindikazioarekin, eta haiek berehala askatzea exijitzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak egoera hori eta prozesu judizial guztiak salatzen ditu, bai eta Marokoko erakundeen saharar herritarren kontra egiten ari diren epaiketa politiko guztiak ere.

 

3. Nafarroako Parlamentuak dei egiten dio MINURSO-Mendebaldeko Saharan Erreferenduma egiteko Nazio Batuen Erakundearen Misioari, Marokok okupatutako lurraldean baitago, eta, zehazki, Nazio Batuetako idazkari nagusiaren ordezkari berezi Horst Kohlere jaunari, zain dezan espetxeratuen tratamenduari buruzko nazioarteko legedia eta nazioarteko giza eskubideen arloko legedia zorrozki betetzen direla.

 

4. Nafarroako Parlamentuak salatzen ditu Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan gertatzen den giza eskubideen etengabeko urraketa eta saharar preso politikoek Marokoko eta Mendebaldeko Sahara okupatutako espetxeetan bizi duten egoera”.