Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Apirilak 23

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Umeen Erkidego eta Hiri Lagunak sortzea babesten baitu

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko apirilaren 23an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Umeen Erkidego eta Hiri Lagunak sortzea babesten du. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak Umeen Erkidego eta Hiri Lagunak sortzea babesten du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du eskura dituen neurri guztiak hartzeko tratu txarrarekin amaitzeko, bai prebentziokoak bai jardunbide egokikoak.

 

3. Nafarroako Parlamentuak erabaki du 2018ko apirilaren 25ean bost minutuko elkarretaratzea egitea, adierazpen instituzionala irakurri eta eraikina urdinez argitzeko, hori baita umeen nazioarteko kolorea”.