Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Apirilak 23

2018ko apirilaren 23ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, APIRILAK 23, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, apirilak 23–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina hein batean aldatzen duen maiatzaren 9ko 6/2017 Foru Legea aldatzeko Foru Lege proposamena aintzat hartzearekin, zeren eta aurrekontu-sarrerak nabarmen eta denbora luzean jaistea eraginen baitu. Foru lege proposamenaren aintzat hartzea hurrengo Osoko Bilkura batean aztertuko da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute Gobernuari igortzea 2018ko martxoaren 23an aurkeztutako legegintzako herri-ekimena, “Babes sozialeko sistema publiko eta kalitatezko baten alde. Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka” izenekoa, bere iritzia eman dezan.

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak txosten juridiko bat jaso dute, zeinaren arabera “Babes sozialeko sistema publiko eta kalitatezko baten alde. Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkalegegintzako herri-ekimena ez onartzeko arrazoirik ez dagoela, baina, gastuaren eta aurrekontu-kredituen handitzea dakarrenez, Nafarroako Parlamentuaren Mahaiak tramitera onartzeko beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak aldez aurretik bere adostasuna agertzea, Herriaren Legegintza-ekimena arautzen duen martxoaren 25eko 3/1985 Foru Legearen 6. artikuluan ezartzen den moduan.

- Espainiako Konstituzioaren 50. artikulua aldatzekoa. Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Eskaria, batzordean izapidetu daitezen 9-16/MOC-00150, 9-18/MOC-00022, 9-18/MOC-00030 eta 9-18/MOC-00082 espediente-zenbakiko mozioak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernua premia dezan Hervé Daniel Marcel Falciani Suitzara estraditatzea ukatzera, iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko neurriak bultzatzera eta iruzurra eta ustelkeria salatzen dutenen babesa areagotzera. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoak abiarazten dituen jauzi hidroelektrikoen amaiarazte eta itzulketa espedienteetan aurkez dadin. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da genero-indarkeriaren aurkako estatu-itunean jasotako neurriak garatzeko konprometitutako aurrekontua bete dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da beharrezkoak diren neurriak ezar ditzan heziketa afektibo-sexuala sartzeko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako curriculumean, ikastetxearen hezkuntza-proiektuetan eta eskola-jardunean. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Hezkuntzako kontseilariarena, SKOLAE hezkidetza planaren 2017-2018ko balorazioa egin dezan eta 2018-2019 ikasturtean jarraituko ote duen informa dezan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Erretiratzea Lizarrako Remontival ikastetxeko hezkuntza-erkidegoaren ordezkaritza batekin egitekoa zen lan-bilkura, xede zuena azal zitzaten ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren berezitasunak, eskola-garraioaren egoera eta hezkuntza bereziko gelaren ezaugarriak. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko etaIzquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Garesko Udalaren ordezkariekin,Garesko autokontsumo elektrikoa berreskuratzeko proiektua azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Rumiñahui, FAIN eta Aproena elkarteen ordezkariekin, Emakume migratzaileari buruzko I. Jardunaldiaren ondorioak azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

- Unibertsitateko ikasle eta sindikatuekin, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren ordezkariekin eta euskararen aldeko elkarteen ordezkariekin, azal dezaten zer dela-eta eskatu dioten NUPi Erizaintzako Gradua euskaraz eskaintzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA LANTALDEAK:

- Eledunen Batzarrak baztertu egin ditu Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztutako proposamen bana Euskarari buruzko Foru Lege berri bat egiteko batzorde berezia bertan behera uzteko.

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek proposamenaren aurkako botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aldekoa.

- Eledunen Batzarrak onartu du, UPNren aurkako botoarekin, Euskarari buruzko Foru Lege berri bat egiteko batzorde bereziaren maiatzaren 2ko eta 9ko bilkurek eragindako gastuak baimentzea. Eskaria EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Dabid Anaut Peña jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Ebron izan berri den uholdeari eta zenbait lubeta hautsi izanari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.

- 103/2016 Foru Dekretuan jasotako helburuak eta edukiak sartu, garatu eta tratatzearren Hezkuntza Departamentuak egindako arau-aldaketei eta ekintzei buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroan zer eragin izanen duen Konstituzio Auzitegiak Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko Legearen aurka PSOEk aurkeztutako errekurtsoa atzera bota izanak. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Soria-Castejón trenbide-tartea berrirekitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Fiterotik Cascantera doan NA-6900 errepideko Fiteroko zubiaren egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikula-tasei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua dela-eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak emandako ebazpenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

9.5 Jakiteko ea Hezkuntza Departamentuak zer egin duen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua dela-eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak emandako ebazpenari dagokionez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2018ko urtarrilean eta otsailean eginikoak dira.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute fiskalizazio-txostena, 9.000 biztanletik gorako udaletan 2016an eta 2017an egindako administrazio-kontratazioari buruzkoa.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute Europako Gaietako ponentziaburu Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa) aurkeztutako proposamena, Ponentziaren bilkurak ponentziaburuak edo Ponentziako kideen gehiengoak eskatuta dei daitezen, soilik Nafarroako Foru Komunitatearen interesekotzat jotzen diren Batasuneko lege-proposamenak aztertzeko, eta bilkura horietara Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria etortzea, berak egindako kudeaketaren berri emateko.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du preso politiko sahararren erreibindikazioarekin, eta haiek berehala askatzea exijitzen du. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Aldeko botoa eman dute Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak, eta PPNk kontra bozkatu du. UPNk lehen, bigarren eta laugarren puntuen kontra eta hirugarren puntuaren alde bozkatu du; PSN, berriz, abstenitu egin da lehen eta bigarren puntuetan eta aldeko botoa eman du hirugarren eta laugarren puntuetan.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du preso politiko sahararren erreibindikazioarekin, eta haiek berehala askatzea exijitzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak egoera hori eta prozesu judizial guztiak salatzen ditu, bai eta Marokoko erakundeen saharar herritarren kontra egiten ari diren epaiketa politiko guztiak ere.

 

3. Nafarroako Parlamentuak dei egiten dio MINURSO-Mendebaldeko Saharan Erreferenduma egiteko Nazio Batuen Erakundearen Misioari, Marokok okupatutako lurraldean baitago, eta, zehazki, Nazio Batuetako idazkari nagusiaren ordezkari berezi Horst Kohlere jaunari, zain dezan espetxeratuen tratamenduari buruzko nazioarteko legedia eta nazioarteko giza eskubideen arloko legedia zorrozki betetzen direla.

 

4. Nafarroako Parlamentuak salatzen ditu Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan gertatzen den giza eskubideen etengabeko urraketa eta saharar preso politikoek Marokoko eta Mendebaldeko Sahara okupatutako espetxeetan bizi duten egoera”.

 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten du bipilki arbuiatzen duela Sanduzelaiko jaietan gertaturiko eraso homofoboa. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Lehen, bigarren eta hirugarren puntuen alde bozkatu dute UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, PSN e Izquierda-Ezkerrak; PPN, berriz, abstenitu egin da. Laugarren puntua onetsi da Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Izquierda-Ezkerraren botoekin; UPN abstenitu egin da eta PPNk kontra bozkatu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du bipilki arbuiatzen duela iragan ostiralean Sanduzelaiko jaietan gertaturiko eraso homofoboa, eta bere elkartasuna adierazten die hura pairatu zuten mutilei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du ezin dela onartu halako portaerak gertatzen jarraitzea, eta erabateko arbuioa agertzen du LGTBI+ pertsonen kontrako indarkeria ororekiko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela halako gertaerak prebenitzea, halako moduz non pertsona guztiek askatasunean garatu eta autodeterminatu ahal daitezen beren sexu-orientazioari eta sexu- eta genero-nortasunari dagokienez, eta sexualitatea modu aske eta anitzean bizi ahal den gizarte baten alde lan egiten jarraitzeko borondatea agertzen du.

 

4. Nafarroako Parlamentuak gizarte osoa animatzen du maskulinitate dominatzaileak erakusten dituen kultur eredu heteropatriarkala aldatzera eta helburu horrekin lan egiteko konpromisoa agertzen du”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak ezinbestekotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak aurrera egitea LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko Foru Legearen aplikazioan. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

UPNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; PPN, berriz, abstenitu egin da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak ezinbestekotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak aurrera egitea LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko 8/2017 Foru Legearen aplikazioan, emakume lesbianen segurtasuna eta haien askatasunen bortxaezintasuna bermatzeko, halako moduz non egiazki pertsegituko diren gorroto-delituak eta herritar guztien arteko tratu-berdintasuna ziurtatuko den.

 

- Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela funtzionarioak behar bezala prestatzea, batez ere justiziaren eta segurtasun indarren arlokoak, emakumeek pairatzen dituzten diskriminazio forma desberdinekiko sentsibiliza daitezen, emakume lesbianen aipamen bereziarekin; eta modu berariazkoan eta zeharkakoan eragitea hezkuntza-sisteman, ziurtatze aldera ikasle guztiek, zentro publiko, itundu edo pribatuetan ikasten dutela ere, informazio egiazkoa eta kontrastatua jasotzen dutela emakume lesbianen errealitatearen inguruan.

 

- Nafarroako Parlamentuak deklaratzen du beharrezkoa dela emakume lesbianen errealitateari buruzko informazio- eta sentsibilizazio-sistema desberdinak ezartzea osasun alorreko langileentzat, bai eta protokolo mediko argiak emakumezko paziente guztiak heterosexualtzat ez jotzeko eta, hala, emakume guztiei osasun laguntza egokia bermatzeko.

 

- Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela Espainiako Gobernuak laguntza bidezko ugalketari buruzko legedia aldatzea, Nafarroan jada egin den moduan, bikoterik gabeko emakumeen eta emakumezko bikotea duten emakumeen egoera aintzat hartzeko eta haiek laguntza bidezko ugalketa teknikak baliatu ahal izateko sexu desberdineko bikoteen baldintza beretan autonomia erkidego guztietan.

 

- Nafarroako Parlamentuak deklaratzen du beharrezkoa dela gure lurraldean sarbide askea izatea asiloa eskatzen duten pertsona guztiek, beren sexu-orientazioa eta/edo genero-nortasunagatik pertsegituak direla argudiatzen badute”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Umeen Erkidego eta Hiri Lagunak sortzea babesten du. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak Umeen Erkidego eta Hiri Lagunak sortzea babesten du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du eskura dituen neurri guztiak hartzeko tratu txarrarekin amaitzeko, bai prebentziokoak bai jardunbide egokikoak.

 

3. Nafarroako Parlamentuak erabaki du 2018ko apirilaren 25ean bost minutuko elkarretaratzea egitea, adierazpen instituzionala irakurri eta eraikina urdinez argitzeko, hori baita umeen nazioarteko kolorea”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baititu ETAk 40 urte baino gehiagoan eginiko hilketa, bahiketa eta estortsioak. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Lehenengo puntuaren alde bozkatu dute UPN, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN e Izquierda-Ezkerrak, eta Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa abstenitu egin dira. Bigarren puntuaren alde bozkatu dute UPN, PSN eta PPNk; Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra, berriz, abstenitu egin dira.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu ETAk 40 urte baino gehiagoan eginiko hilketa, bahiketa eta estortsioak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak banda terroristari exijitzen dio baldintzarik gabe desegin dadila, biktima GUZTIEI barkamena eska diezaiela, lehenengotik hasi eta azkenengora, eta lagundu dezan oraindik argitu gabeko krimenak argitzen”.

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentua pozik agertzen da ETAk biktimei eragindako mina eta sufrimendua aitortu izanagatik. EH Bildu Nafarroak aurkeztu du.

 

Proposamenaren alde bozkatu du EH Bildu Nafarroak. UPN, PSN eta PPNk kontra bozkatu dute, Geroa Bai abstenitu egin da eta Podemos Ahal Dugu e I-E abstenitu egin dira lehenengo puntuan eta bigarren puntuaren alde bozkatu dute.

 

Erabaki proposamenak honako hau zioen:

 

“1. Nafarroako Parlamentua pozik agertzen da ETAk biktimei eragindako mina eta sufrimendua aitortu izanagatik eta uste du herritarren eskaerei, bizikidetza demokratikoari eta bakeari eginiko ekarpen positiboa dela. 2. Nafarroako Parlamentuak dei egiten die herritarrei eta indar politikoei modu eraikigarrian eta arduratsuan parte har dezaten biolentziaren eta sufrimenduaren zikloa ixteko lanean. Horretarako, ezinbestekoa da urratsak egitea ondorio guztiak gainditzeko eta egia, errekonozimendua eta erreparazioa jasotzeko eskubidea ukatzen zaien biktima anitzen egoera ere aintzat hartzea; presoen egoera eta egungo espetxe-politikarekin amaitzeko beharra