Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 27

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak deitoratu eta kondenatzen ditu Libian gertatzen ari diren pertsonaren duintasunaren kontrako praktikak

Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2017ko azaroaren 27an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak deitoratu eta kondenatzen ditu Libian gertatzen ari diren pertsonaren duintasunaren kontrako praktikak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak erabat kondenatzen ditu Libian gertatzen ari diren pertsonaren duintasunaren kontrako praktikak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berresten du giza eskubideekin duen konpromisoa, giza eskubideen adierazpen unibertsalean jasotzen den moduan.

 

3. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea eta Nazio Batuen Erakundea bezalakoek eginiko deialdiekin, Libiako migratzaile esklaboen salerosketari amaiera emateko”.