Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Urriak 30

2017ko urriaren 30eko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, URRIAK 30, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, urriak 30–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berehala abiaraz dezan jarduketa plan bat, ziurtatuko duena abian jartzen direla Nafarroan Emakumeen genitalen ebaketaren aurkako prebentzio eta jardunerako protokoloan jasotako lau jarduketa-mailak. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da hezkuntzaren goi-ikuskaritza indartu dezan, hezkuntza-administrazioek Konstituzioaren, bizikidetasunaren edo nazioarteko tratatuen aurka egindako jarduketen aitzinean azkar eta eraginkortasunez jardun ahal izateko. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, Davalor Salud enpresaren egoera eta ezarritako mugarrien betetze-maila azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, nafar enpresen 2015etik gaur arteko ihesa azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

Mahaiak ez du agerraldi hori premiaz egiteko eskaria onartu. Aurkako botoa eman dute Ainhoa Aznárez Igarza lehendakariak, Unai Iglesias Hualde lehen lehendakariordeak eta Maiorga Ramírez Erro lehen idazkariak; aldeko botoa, berriz, Alberto Catalán Higueras bigarren lehendakariordeak eta Oscar Arizcuren Pola bigarren idazkariak.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, FOREM eta ANAFEren itxiera balora dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Nafarroako Errege Bardeako Komunitateak 2010etik 2016ra bitarte egindako ordezkaritza, bilera, bidaia eta kalte-ordainen gastuari nahiz kontratazio publikoari buruzko txostena azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- ACODIFNA-Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Nafarroako Elkartearen ordezkaritza batekin, egiten duten lana azal dezaten eta SEPAP-Autonomiarako Laguntza Zentroaren proiektua aurkez dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Iñaki Redín Eslavarekin, nerabezaroari, alkoholari, tabakoari, kanabisari eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasteari buruz “Educar sin drogas” bere liburuan jasotako ondorioak aurkez ditzan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- APANA-Nafarroako Autoeskolen Elkartearen ordezkaritza batekin, azal ditzaten Nafarroan aztertzaileen ratioak igotzeko neurriak, halako moduan non gainerako erkidegoetako ratioaren parekoa izanen baita, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak Estatu osorako 70 lanpostu betetzeko deialdia iragarri eta gero. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Iruñeko Paderborn-Víctor Pradera Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko hezkuntza erkidegoarekin, azpiegituren aldetik ikastetxearen hezkuntza proiektua garatzeko dauzkaten zailtasunak azter ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- ACODIFNA-Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Nafarroako Elkartearen instalazioetara. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Beriaingo ikastetxe publikora. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Beriaingo ikastetxe publikora. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Atena Fundaziora. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Enneco, Haritzaren memoria kultura eta historia gunera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Eskaria, galdera idatzi gisa birformulatu dadin kontratazio publikoaren protokoloei buruzko galdera . Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.

- Oncineda kasuaren epaiak Lizarrako Udalean izan ditzakeen ondorio ekonomikoei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Unai Hualde Iglesias jaunak aurkeztu du.

- ANAFE-CITEk eman gabe utziko dituen zerbitzuak emateko aurreikusitako neurriei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Fanny Cecilia Carrillo Suarez andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan den 110/1986 Foru Dekretua eta ea nola bideratuko den elkarteetan bildutako nahiz bildu gabeko gazteen parte-hartzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zer ondoriotara heldu diren 209/1991 Foru Dekretua aldatzeko zirriborroa berrikuste aldera sortutako talde eragilea eta berariazko taldeak, eta ea noizko aurreikusten den araudi berria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

- Italiatik eta Greziatik heldu diren asilo-eskatzaileak birkokatzeari dagokionez Europar Batasunak eta Espainiako estatuak beren konpromisoak bete ez izanari buruz Nafarroako Gobernuak daukan jarrerari nahiz hartuko dituen neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

- Garesko osasun eskualde oinarrizkoa berrantolatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

- Euskara erabiltzearen aitzakiarekin Gobernuaren hurbileko hedabideek diru publiko gehiago lortzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege proiektuan Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legeko gizarte- eta lan-arloko aurrerabideak jasotzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko José Miguel Nuin Moreno jaunak aurkeztu du.

- Beaumont andreak bere eginkizunetan jarraitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Osasun Departamentuak erizaintzako programa pilotua egiteko Sakana eta Mendillori aukeratu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- 2017ko aurrekontuan berdintasun-politiketarako eta indarkeria matxisten prebentziorako bideratutako ehunekoari eta 2018rako eta 2019rako aurreikuspenari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako lan-eskaintza publikoa argitaratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Aparteko laguntzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko M.ª Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Azaroaren 23an América 66 mendi-ehiztarien erregimentuari eta Ezkabako Gotorlekuari bisita egiteko programatutako jarduketari dagokionez Nafarroako Gobernuak duen iritziari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Davalor Salud enpresan instalatutako makinei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko Davalor Saludek zenbat optika-katerekin itxi dituen merkataritza-kontratuak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubideko XXIV sektoreari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Banco de Santander-ekin adostutako maileguari buruzkoa. Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Tuterako Gayarre osasun etxean eta osasun mentaleko zentroan saguak egoteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako sare publikoaren kalitatearen aldeko ituna berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko foru parlamentari Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako eskola mapan eginen diren aldaketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako 2018rako aurrekontuen aurreproiektua Nafarroako Parlamentuan urriaren 31rainoko epea baino lehen ez erregistratzeko zio eta arrazoiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Errege Bardeako Komunitateak 2010etik 2016ra bitarte egindako ordezkaritza, bilera, bidaia eta kalte-ordainen gastuari nahiz kontratazio publikoari buruzko fiskalizazio-txostena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena, 2017ko hirugarren hiruhilekoa.

- Mahaiak aintzat hartu du Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek eginiko eskaria, zerbitzu juridikoek onartutako eskari guztiak, zeinen xedea azaltzeko agerraldia jasotzen dutenak, zuzenean izapidetu eta Legebiltzarraren jarduera-egutegian sartzeari buruzkoa.

- Zerbitzu Juridikoen txostena ikusirik, Mahaiak onartu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ama-esnea aztertzeko protokoloak egiteari buruzko eskaria. Eskaria Amagintza Elkarteko Sandra Izagirre Carretero andreak, Itziar Zabalza Peña andreak eta Izaskun Rodríguez Arrarás andreak aurkeztu zuten.

- Mahaiak zerbitzu juridikoei igorri die David Calavia Erce jaunak, Esther Herrera Alzu andreak eta Isidoro Alonso Sánchez jaunak aurkeztutako eskari-idazkia, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoaren giza baliabideen berrantolamenduari buruzkoa.

- Mahaiak erabaki du azaroaren 30era luzatzea Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaritzarako hautagaiak aurkezteko epea eta Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea.