Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Maiatzak 27

Unai Beroiz argazkilariaren ‘Begirada desberdin bat’ erakusketa inauguratuko du Parlamentuak gaur arratsaldean, Pobreziaren aurkako Nafarroako Sareak antolatuta

Nafarroako Parlamentuak Una mirada diferente-Begirada desberdin bat erakusketa inauguratuko du gaur arratsaldean, maiatzak 27. Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Sareak antolatutako bilduma bat da, Unai Beroizen objektiboaren bitartez, hainbat egoera zaurgarriren inguruan eraikitako bizipenak erretratatzeko asmoarekin sortutakoa".
 

Erakusketa arratsaldeko 19:00etan inauguratuko da Legebiltzarraren egoitzaren atalondoan, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak parte hartuko du. Alberto Urteaga Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sareko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiari eta Silvia Jimenez argazki-bildumako protagonistetako bat ere bertan izanen da.