Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urriak 17

Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina aldezten du Nafarroako Parlamentuak, eta Nafarroako herritarrei bertan parte hartzera dei egiten die

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko urriaren 17an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina aldezten baitu Nafarroako Parlamentuak, eta Nafarroako herritarrei bertan parte hartzera dei egiten baitie. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Honako hau dio onetsitako adierazpen instituzionalak:

 

1.- Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina aldeztea eta Nafarroako herritarrei bertan parte hartzera dei egitea.

 

2.- Minbiziaren aurkako ikerketan inbertitzearen garrantzia eta beharra azpimarratzea.

 

3.- Nafarroako Parlamentuko atalondoan ekitaldi instituzional bat egitea heldu den urriaren 19an, 12:00etan.

 

4.- Parlamentuaren egoitzaren fatxada kolore arrosaz argiztatzea 2022ko urriaren 19ko iluntzean, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren karietara.