Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Otsailak 9

Parlamentuko Lehendakaria Nafarroako Psikologia Eskolako dekanoarekin egon da

Aznarez poztu da Genero Indarkeriaren aurkako X Jardunaldiak Iruñean ospatuko direlako eta eskubideak aldarrikatzen eta urraketak salatzen jarraitzeko deia egin du

Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Igarzak, Rosa Ramosi harrera egin dio bere bulegoan, Nafarroako Psikologia Eskolako dekanoari. Azaro bukaeran Iruñean ospatuko diren Genero Indarkeriaren aurkako Psikologia X. Jardunaldiaren inguruan hitz egin dute.

 

Oraindik ponentziak eta eztabaidak zehaztu gabe egonda ere, Rosa Ramosek aurreratu du hiru eskubideren inguruan izango direla “ arreta egoki eta espezializatua, babes eraginkorra eta osatze integrala, maila psikologikoan ere bai”.

 

Ainhoa Aznarezen Nafarroako Psikologia Eskola zoriondu du erasoen aurkako borrokan duten inplikazioagatik eta ildo horretan, azpimarratu du “indarkeriak uzten dituen ondorio eta aztarna guztiei aurre egiteko formakuntzaren garrantzia. Zorionak, urte asko daramatzazue esparru honetan lanean eta argi dago jardunaldiak Iruñean ospatzearen erabakia ez dela kasualitatea”.

 

Ospakizun honetarako lau hiri ziren hautagai, eta Iruña, Nafarroako Psikologia Eskola hain zuzen ere, bozkatuena izan zen. Hautagaitza Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritzak, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak, Iruñeko Emakumearenganako Indarkeria Auzitegiak eta Berdintasunerako Nafar Institutuak bermatu zuten.

 

Topaketan Ana Fraile ere egon da, Psikologia Eskolako Psikologia eta Genero Berdintasun taldeko kidea.