Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Urtarrilak 21

Parlamentuko Lehendakaria Madrilen egiten ari den Nazioarteko Turismo Azokaren (FITUR) Nafarroaren Egunean izan da

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, urtarrilaren 19tik 23ra Madrilen ospatzen ari den Nazioarteko Turismo Azokako (FITUR) Foru Komunitatearen pabiloian izan da gaur, Nafarroaren Eguneko ekitaldi instituzionalean.

 

Legebiltzarreko lehendakariak, María Chivite Gobernuko lehendakariarekin, José Mª Aierdi lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarekin eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarekin batera, harrera egin die Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezi eta Industria, Merkataritza eta Turismo ministra Reyes Marotori.

 

Jarraian Hualdek kanpaina berriaren aurkezpenean parte hartu du. Kanpainak, Bestelako turismoa lelopean, “bidaiak ulertzeko modu berri bat azaltzen du, tokiko ekosistema hobetzen lagunduko duen turismo inklusibo eta jasangarria, ekonomia eta komunitate jasangarriak eraikiz”.