Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Apirilak 6

Parlamentuak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa premiatzen du berrikus ditzan gas naturalaren azken baliabideko tarifaren arauak

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordean onetsia. 2022ko apirilaren 6an

1.- Parlamentuak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa premiatzen du berrikus ditzan gas naturalaren azken baliabideko tarifa erregulatzen duten arauak, auzokideen komunitateei zerbitzu ematen dieten galdara komunitarioak merkatu arauturako sarbidea izan dezaten


2.- Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du sendotu eta areagotu ditzan eskuragarri dauden laguntza-deialdiak auzokide-komunitateen efizientzia eta energia-aurrezpena hobetzeko. Atal honek Podemos-Ahal Duguren babesa ere jaso du. 

 

Presentada por G.P. EH Bildu.

 

1. puntuan Navarra Sumak, Geroa Baik, EH Bilduk eta I-Ek aldeko botoa eman dute eta PSNk eta Podemos-Ahal Duguk abstentzioa bozkatu dute. 

 

2. puntuan Navarra Sumak, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-AHal Duguk eta I-Ek aldeko botoa eman dute eta PSN abstenitu egin da.