Noiz argitaratua Asteartea, 2017.eko Azaroak 21

Parlamentuak Nafarroako Gobernuari Emakumeen Genitalen Mutilazioaren aurrean jardunbide eta prebentzio Protokoloa martxan jar dezan eskatzen dion ebazpena

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Batzordean onartua, 2017ko azaroaren 21ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da jardunbide plan bat berehala egin dezan, epeak ezarriz eta Nafarroan Emakumeen Genitalen Mutilazioaren aurrean jardunbide eta prebentziorako Protokoloak ezartzen duen jokabidearen lau mailak modu orokor, erreal eta eraginkorrean martxan jartzea bermatuko duen aurrekontuarekin.

 

2.- Nafarroako Munduko Medikuek emakumeen genitalen mutilazioaren prebentziorako duten proiektuaren finantzazioa ziurtatzeko deia egiten zaio Foru Exekutiboari, maila autonomikoan entitate bakar eta erreferentea izanik, esparru honetan bitartekari afrikar espezializatuek egiten duten beharrezko lanak aurrera jarrai dezan.

 

UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Ek aurkeztua.

 

Ahobatez onetsia.