Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Irailak 17

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, zeharo errefusatzen baitu Antsoainen indarkeria matxistaren aurkako sinbolo bat erre izana

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko irailaren 17an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen du Antsoainen indarkeria matxistaren aurkako sinbolo bat erre izana. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Zeharo errefusatzen du Antsoainen indarkeria matxistaren aurkako sinbolo bat erre izana, uste baitu emakume guztien eskubideekiko errekonozimenduaren aldeko borrokaren aurkako eraso onartezina dela.

 

2. Berretsi egiten du borroka feministarekiko eta gure erkidegoa eraso matxistarik gabeko lurralde bihurtzeko politika aktiboekiko bere konpromisoa.”