Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Ekainak 4

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez ospatu egiten baitu PSOEk aurkeztutako zentsura-mozioa eta mozioak jasotako babesa, Alderdi Popularra Espainiako Gobernutik irtetea ahalbidetu baitute

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko ekainaren 4an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak ospatu egiten baitu PSOEk aurkeztutako zentsura-mozioa eta mozioak jasotako babesa, Alderdi Popularra Espainiako Gobernutik irtetea ahalbidetu baitute. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpen instituzionalaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak, eta aurkako botoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Ospatu egiten ditu PSOEk aurkeztutako zentsura-mozioa eta mozioak jasotako babesa, Alderdi Popularra Espainiako Gobernutik irtetea ahalbidetu baitute.

 

2. Gobernu zentralak berriari eskatzen dio politika sozialak abiaraz ditzan eta herritarren oinarrizko eskubide eta askatasunen murrizketei amaiera eman diezaien.

 

3. Gobernu zentral berria premiatzen du lehenbailehen ekin diezaion RTVE berritzeari, hedabide politikoki manipulatua bihurtu baitu PPk, bere plantillak –batez ere, emakumeek– defendatu behar izan dutena.

 

4. Espainiako Gobernua premiatzen jarraituko du, Nafarroaren autogobernua errespeta dezan”.