Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Maiatzak 21

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez kolpismoaren apologia egiten duten jarduketak aurrekontu bidez ez babesteko konpromisoa hartzen baitu

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko maiatzaren 21ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak kolpismoaren apologia egiten duten jarduketak aurrekontu bidez ez babesteko konpromisoa hartzen baitu. EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; UPNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak kolpismoaren apologia –zuzenean nahiz zeharka, ohartuki nahiz oharkabez– egiten duten jarduerak sustatzeko aurrekontu-finantzaketarik ez babesteko konpromisoa hartzen du.