Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Ekainak 25

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez arbuiatu egiten baitu alderdi politikoen egoitzen nahiz sinbolo politiko eta kulturalen aurkako eraso oro

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko ekainaren 25ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baitu alderdi politikoen egoitzen nahiz sinbolo politiko eta kulturalen aurkako eraso oro. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek; UPN eta PPN, berriz, abstenitu egin dira.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du, Nafarroako herritarren ordezkari diren aldetik, alderdi politikoen egoitzen aurkako eraso oro eta nafar herritarrek maite dituzten sinbolo politiko eta kulturalen aurkako eraso oro”.