Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Maiatzak 21

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez arbuiatu egiten baitu Xabierraldien ekitaldi tradizionala Hitlerren eta Francoren irudiarekin irudikatu izana

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko maiatzaren 21ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baitu Xabierraldien ekitaldi tradizionala Hitlerren eta Francoren irudiarekin irudikatu izana. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN eta PPNk alde bozkatu dute; Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta PSN abstenitu egin dira, eta Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurka bozkatu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Xabierraldien ekitaldi tradizionala Hitlerren eta Francoren irudiarekin irudikatu izana, Xabierko Gaztelurainoko erromesaldi horretan parte hartzen duten edo erromesaldiarekiko atxikimendua daukaten Nafarroa osoko milaka pertsonaren aurkako irain larri eta bidegabea izateagatik.