Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Martxoak 23

Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoak antolatuko jardunaldi bat eginen da asteazken honetan Nafarroako Parlamentuan, pandemia urteari buruz

Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoak antolatuta, Pandemiaren oihartzunak. Koronabirusak urtebete Nafarroan jardunaldia ospatuko da asteazken honetan, hilak 24, Nafarroako Parlamentuan.

 

Ekitaldia atalondoan izanen da (18:00) eta Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria izanen da hasiera emanen diona.

 

Jarraian, eztabaida batean parte hartuko dute Cristina Mongek, gizarte mugimenduetan eta klima larrialdian aditua den soziologo eta politologoak, Sara Ibarrola genero berdintasunean aditua den soziologo eta aholkulariak eta Juan Gutiérrezek, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko lehendakariak.