Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Apirilak 9

Nafarroako Parlamentuan "Desagerpenaren fenomenoa Nafarroan. Bizi-desagerpenak" gaiari buruzko jardunaldi bat izanen da asteazken honetan, hilak 10, Foruzaingoak antolatua

Legebiltzarrean Desagerpenaren fenomenoa Nafarroan gaiari buruzko jardunaldi bat izanen da asteazken honetan, Foruzaingoak antolatua


Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek irekiko du jardunaldia, erabilera anitzeko aretoan (08:45).

 

Jarraian (10:40) bost ponentzia eta mahai-inguru bat eginen dira arloko adituekin, eta ondoren Nafarroako Gobernuko Barneko zuzendari nagusi Salvador Díezek itxiera emanen dio jardunaldiari (14:30).

 

Lehen komunikazioa (09:00-09:40) jardunaldiaren izenburuko gaiaren gainekoa izanen da, eta protagonista izanen du Pertsonen aurkako delituen brigadako lehen agente Pablo de la Fuente.

 

Jarraian (09:45-10:45) Desagertuen Zentro Nazionaleko zerbitzuburu Marcial Bravok eta erakunde horretako Araudi Saileko atalburu Julio Pavónek Desagerpena Espainian gai jorratuko dute, kasu honetan ikuspuntutzat hartuz galduta dauden pertsonen gaineko informazioa koordinatzen duen entitatean duten jardun profesionala.

 

Ondotik (10:50-11:30) Nafarroako Zerbitzuko suhiltzaile Roberto Bravok Pertsonak bilatzeko dispositiboak azalduko ditu, eta ondoren Ertzaintzaren Koordinazio eta Lankidetza Unitateko komisario nagusi Hugo Carlos Prietok Arrazoi kriminalengatiko desagerpenak gaiari helduko dio (12:00-12:40).

 

Besarkada elkarteko Elena Aisak Jokaera suizida aztertuko du (12:45-13:25) eta horren ondoren hizlari guztien arteko mahai-inguru bat izanen da (13:30-14:30), Foruzaingoko lehen agente Ignacio Alli moderatzaile edukiko duena, Prebentzioa desagerpenaren fenomenoan gaiaren inguruan.