Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Irailak 27

Nafarroako Parlamentuak Nikaraguako herriaren aurka baliatutako errepresioa eta giza eskubideen urraketak gaitzetsi ditu

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeak onetsi du. 2022ko irailaren 27an

1.- Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu Nikaraguako errepresioa eta giza eskubideen urraketak, eta bere elkartasuna adierazten dio Nikaraguako herriari, bereziki gurean bizi diren nikaraguarrei.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Ortegaren Gobernu sandinistaren aurkako nazioarteko zehapenak jartzea eskatzen du.


3.- Foru Legebiltzarrak herritarrei eskatzen die etsi gabe jarrai dezaten askatasun demokratikoak eta eskubide sozialak modu baketsuan aldezten.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. eta 3. puntuak aho batez onetsi dira. 

2. puntuaren alde bozkatu du Navarra Sumak eta PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu abstenitu egin dira.

I-Ek ez du bilkuran parte hartu.