Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Martxoak 22

Nafarroako Parlamentuak 'Nafarroako Gorteak Aro Modernoan' liburua aurkeztuko du astearte honetan, hilak 23

2019ko Nafarroaren Eguna ospatzeko programaren baitan gai honen inguruan egindako jardunaldietan oinarrituta Roldán Jimenok egindako bilketa-lana da

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gorteak Aro Modernoan liburua aurkeztuko du astearte honetan, hilak 23. Roldán Jimeno Arangurenen bilduma da, eta 2019ko Nafarroaren Egunaren egitarauaren baitan azaroaren 22an Legebiltzarraren egoitzan egindako jardunaldietan oinarrituta dago.

 

Jardunaldi hartan parte hartu zuten 14 hizlarien ekarpenak biltzen ditu lanak, Roldán Jimeno barne, eta Parlamentuko bibliografia-funtsetan sartuko da.

 

Ekitaldia erabilera anitzeko aretoan izango da (12:00, streaming) eta Unai Hualde Legebiltzarreko Presidenteak eta Roldán Jimeno idazleak parte hartuko dute.