Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 20

Nafarroako Parlamentuak Haurren Eskubideak babesteko eta bultzatzeko duen konpromisoa indartu du

Aurrerapenak aitortzen dira, klima aldaketaren mehatxuaz ohartarazten da eta "ongizateari eta babesari" buruzko erronkei erantzuteko konpromisorako deia egiten da

Eledunen Batzarrak ahobatez onartu duen adierazpen instituzionalaren bidez, Nafarroako Parlamentuak Haurren Eskubideei buruzko Hitzamenean aitortutako eskubideen babes, sustapen eta bermearekin duen konpromisoa indartzen du. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute adierazpena.

 

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 28. urteurrena dela eta, Maider Gabilondo (Nafarroako Unicef-eko koordinatzailea), Ángel Pardo, (Ilundáin-Aritzberri Fundazioa), Elizabeth Luri (Batean Federazioa) eta Manuel Arellano (Cermin) prentsaurrekoan izan dira, Nafarroako Haurren Aldeko Aliantzako ordezkari bezala onartu berri den adierazpen instituzionala irakurtzen.

 

Lehenik eta behin, haurtzaro eta nerabezaro gaietan eman diren aurrerapenak azaldu dituzte, nahiz eta "erronkak oraindik ere izugarriak diren", klima aldaketari buruz ohartarazi dute, "lekualdatze behartu asko ekarriko baititu, gatazkak, goseteak eta hondamendi naturalak", eta ekintza eta konpromisora deitu dute, "ongizate eta babesaren" inguruan mundu osoko adin txikikoen erronka nagusiei erantzuna emateko.

 

Nafarroako Unicefeko ordezkaria, Ilundain-Aritzberri Fundazioko ordezkaria, Batean Federaziokoa eta Cermin-ekoa Ainhoa Aznarezek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Virginia Alemanek, Geroa Baiko parlamentariak lagunduta egon dira.

 

Onartutako adierazpenak honela dio:
 

"Duela 28 urte Haurren Eskubidei buruzko Hitzamena onartu zenetik aurrerapen handiak lortu dira, nahiz eta haur eta nerabe guztiek, hemen, eta mundu guztian, beren eskubide guztiak bermatuak izatea lortzeko geratzen diren erronkak itzelak izan.

 

Klima-aldaketa da, munduko popularioarentzako erronka nagusietako bat, bereziki haur eta nerabeentzako bere garapen-mailagatik eta beraiek duten ongizate eta babesaren beharrengatik. Beharrezko lekualdatze asko, gatazka, gosete eta natura-hondamendiak zuzenki erlazionatuta daudenez gero klima-aldaketa-fenomenoarekin.

 

Hau guztiagatik, Harren Nazioarteko Egunena nahi dugu ezaguerarako, konpromisorako eta akziorako data izan dedin. Eta klima-aldaketa haurtzaroaren gauza dela jakitera emateko eguna, eta haur eta nerabeek asko dutela esateko eta arazo honen gainean.

 

Egoera honen aurrean, Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa indartzen du honako punto hauetan:

 

1.- Haurren Eskubideen Konbentzioan aitortutako eskubideen Sustapena, bermea eta babesa

 

2.- Nafarroako Parlamentuak 2016ko Maiatzaren 2an sinaturiko, Haurren aldeko Aliantzan hartutako konpromisoak garatzea.

 

3.- Guztien etorkizuna babesteko Garapen Jasangarriaren Helburuetako 2030 agenda garatzea.

 

4.-Haur eta nerabeen hitza kontuan hartzea beraiei zuzenki eta zeharka eragiten dieten erabakietan, eta haurren partaidetza eskubidea bultzatzea".