Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 2

Nafarroako Parlamentuak Gazaren aurkako zigor kolektiboa salatu eta nazioarteko legedia bete dadin exijitu du

Osoko bilkurak onetsi du. 2023ko azaroaren 2an

1.- Nafarroako Parlamentuak gatazkako alderdiei exijitzen dienazioarteko legeria bete dezaten, bereziki NBEaren ebazpenak.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak salatu egiten du Israelek milioi bat pertsona baino gehiagori emandako ebakuazio-agindua, nazioarteko zuzenbidearen aurkakoa den lekualdaketa behartua eragin baitu, eta laguntza humanitarioa sar dadila eskatzen du, herritarrek berriz ere eskura izan ditzaten ura, elektrizitatea, elikagaiak, botikak eta bizitzeko funtsezko den oro.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak salatu egiten du Gazako biztanleei ezartzen ari zaien zigor kolektiboa; izan ere, Gatazka Armatuen Legearen arabera –besteak beste, Genevako eta Hagako Konbentzioak biltzen ditu–, zigor kolektiboa, gerra-krimena izateaz gain, gizateriaren aurkako krimen gisa ere tipifikatuta dago.

 

 4.- Espainiako Gobernua premiatzen da jardun dezan Nazioarteko Legeria indarduna betetzeko eta betearazteko duen betebeharri helduz, eta berehalako su-eten iraunkorra exiji dezan.

 

 EH BilduGeroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentariek aurkeztu dute. 

 

1. puntua aho batez onetsi da. 

 

2, 3 eta 4 puntuak PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPN, PPN eta Voxen aurkakoekin onetsi dira.