Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Urriak 5

Nafarroako Parlamentuak, Fibrosi Kistikoaren Munduko Egunaren karietara, bere elkartasuna adierazten die gaixotasun hori duten pertsona guztiei

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko urriaren 5ean

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, irailaren 8an ospatzen den Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Egunaren karietara. 

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak hala dio:

 

“Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Elkarteak (Cystic Fibrosis Worldwide, CFWW), Fibrosi Kistikoaren Espainiako Fundazioarekin batera, gaixotasun horren munduko eguna irailaren 8an ospatzea bultzatzen du. Nafarroako Parlamentuak, Fibrosi Kistikoaren Munduko Egunaren karietara, bere elkartasuna adierazten die gaixotasun hori duten pertsona guztiei eta pertsona horiek bizimodu ahalik eta normalena egiteko dituzten arreta-beharrizanekiko konpromisoa adierazten du.

 

Horrekin lotuta, Parlamentuak babesten du beharrezkoak diren neurriak abian jartzea pertsona horiek behar dituzten medikazioa eskura dezaten eta diziplina anitzeko unitateak sortu eta onets daitezen, kolektibo horri ematen zaion arreta hobetzen laguntzeko.

 

Halaber, Nafarroako Parlamentuak aitorpena eta babesa adierazten du gaixotasun arraro eta kronikoak dituzten eta bereziki fibrosi kistikoa duten pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko botika berriak aurkitzeko ikerketak direla eta”.