Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urriak 10

Nafarroako Parlamentuak eta toki entitateek indarrak batzen dituzte landa eremuetan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko urriaren 10ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak eta toki entitateek indarrak batzen dituzten landa eremuetan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra bermatzekoNavarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak eta toki entitateek indarrak batzen dituzte landa eremuetan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko. Helburu hori lortzeko, aurrerapausoak eman behar dira emakumeen ahalduntzean, eta presentzia eta parte hartze aktibo handiagoa izan behar dute bizitzako esparru guztietan. Landa eremuko emakumeak ikusgarri egiteko eta aitortzeko konpromisoa hartuta dugunez, bat egiten dugu emakumeen elkarteek egiten duten lanarekin eta haien aldarrikapenekin.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak ekarpen positiboak egiten jarraitzen du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz aurrerapausoak emateko bizitzako esparru guztietan Nafarroako lurralde osoko udalerri ugari eta askotarikoetan, jakitun baita horrek onura handiak dakartzala.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin eta egun horrekin lotuta Nafarroa osoan egingo diren jarduerekin.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional