Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Irailak 28

Nafarroako Parlamentuak errefusatzen eta gaitzesten ditu CEN eta CaixaBank bezalako erakunde eta enpresek jasandako erasoak eta alderdi politikoen aurkako pintadak eta irainak

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko irailaren 28an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatzen eta gaitzesten baititu CEN eta CaixaBank bezalako erakunde eta enpresek jasandako erasoak eta alderdi politikoen aurkako pintadak eta irainak. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten ditu Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren egoitzak eta Caixabanken Iruñeko egoitza nagusiak jasandako erasoak eta Burlatako alkateari buruz eta Nafarroako Suma eta Nafarroako Alderdi Sozialistaren zinegotziei buruz egindako pintadak eta haiei zuzendutako irainak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna eta babesa adierazten die guztiei, horrelako ekitaldiak direla eta”.